Muskulu esplenio | |
---|---|
![]() Irudian adierazitakoa ez da guztiz zuzena. Izan ere, lepoko muskulu esplenioa T6-T4 arantza apofisietan jaiotzen da. | |
Xehetasunak | |
Honen parte | spinotransversales muscles (en) ![]() |
Jatorria | Burukoa: T3-C4 arantza apofisiak. Lepokoa: T6-T4 arantza apofisiak. |
Insertzioa | Burukoa: garondoko goiko lerroa eta mastoides apofisia. Lepokoa: C1 eta C2 zehar apofisiak. |
Arteria | Aortaren adar muskularrak. |
Nerbioa | Nerbio espinalen adar dortsalak (C3-C5). |
Muskuluaren akzioa | Biraketa, lateralizazioa, hedapena. |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. splenius |
TA | A04.3.02.102 |
FMA | 77180 |
Terminologia anatomikoa |
Muksulu esplenioak garondo mailan zein bizkarraren goiko aldean kokatzen diren muskulu autoktono laburrak dira, zabalak eta meheak. Trapezio eta esternokleidomastoideo muskuluen azpian aurkitzen dira eta nerbio espinaletako adar dortsalek inerbatzen dute.
Bi muskulu esplenio bereizten dira: burukoa eta lepokoa. Hauek inguratzen bizkarreko faszia torakolunbarraren sakoneko geruza agertzen da.