Muxika | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geralekuaren barruko ikuspegia | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Kurtzero auzoa, 32; 48392 | |||||||
Udalerria | Muxika, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1888ko abuztuaren 4a | |||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||
Aldageltokia | ![]() ![]() | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | ![]() | |||||||
Bizkaibus | A3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio A3514 Bilbo - Zornotza - Gernika A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio A3525 Gernika - Zornotza - EHU |
Muxika Euskotrenen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, BI-635 errepidearen alboan, hain zuzen. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokia Zugastieta-Muxika geltokiaren parekoa da, bai eraikina zein gainontzeko instalazioak ere era beretsuan diseinatu baitziren. Eraikina, jatorrizkoa, Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatutakoa da eta Eusko Trenbideak sozietatearen zaharrenetariko bat da. Hiru solairu ditu eta estilo neoklasikoan eraiki zen, harlangaitz-horma eta harlanduzko zokalo eta ertzekin. Behe-solairuan bidaiarientzako zerbitzuak zeuden (itxaron-gela, txarteldegia eta geltoki-buruarentzako bulegoa), eta goiko solairuak etxebizitza ziren.[2] Gaur egun eraikinak ez du erabilerarik.