Muzna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Euskal Herria, IX. mendea |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | 968 ( urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ohaidea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa islama |
Muzna umm Walad (Muzna edo Muzayna euskaraz "euria"; umm Walad, euskaraz "Jaunaren semeen ama"), Muḥammaden ohaide edo ezkontidea eta ‘Abd al-Rahman III, amaizan zen. Dena den, Lévi Provençalek izen horren benetako jatorria Marta edo María izan zitekeela onartzen du; eta Manuela Marínen ikerketek Muzayna, Asmāˀ eta Usayma izenak ematen dizkiote. Horretaz gain, jatorri baskoi edota frankoa zuela ere jakin badakigu[1]. ˤAbd al-Raḥmān-en aitaren parteko amama Oneka izan zitekeela dirudi; gizon honek azal zuri eta begi urdinak zituelarik[2]. Umea zela Kordobara eraman zuten esklabo eta kalifaren haremean sartu zuten. 891ean seme bat izan zuen, Abd ar-Rahman III.a kalifa izango zena, eta horregatik umm Walad kategoria hartu zuen.. Semea jaio eta hogei egunetara, haren aita Muhammad hil egin zuen bere anaiordeak, Mutarrifek, bere aitona Abdulah I.a Kordobakoaren erregealdian. Hori dela eta, ama eta semea aitonaren haremean babestu ziren.