My Darling Clementine (euskaraz Ene Clementine Laztana) 1946ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Stuart N. Lake idazlearen Wyatt Earp: Frontier Marshal liburuan oinarritua dago, honetan Wyatt Earp pistolariaren biografia eta O.K. Corraleko tiroketa ospetsua kontatzen dira. Henry Fonda, Linda Darnell, Victor Mature, Walter Brennan, Tim Holt eta Ward Bond aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua Oh My Darling, Clementine estatubatuar folk abestitik datorkio. Filmaren zati handi bat Monument Valley kokalekuan filmatu zen.