Mystery Men (euskaraz Gizon Misteriotsuak) 1999ko Kinka Usher frantziar zinema zuzendariaren umorezko superheroi filma bat da. Bertan, William H. Macy, Ben Stiller eta Hank Azaria aktoreek nahiko xelebreak diren eta inongo superbotererik ez duen superheroi hirukote galtzaile bat antzeztu zuten.
Filmak superheroien generoa eta topikoak umore eta ironiaz ez ohiko ikuspuntu batetik jorratzen ditu.