Nora Keita Jemisin (Iowa City, Iowa, 1972ko irailaren 19a), N. K. Jemisin izen laburtuarekin ezagunagoa, zientzia fikzioa lantzen duen idazle estatubatuarra da. Eleberri onenaren Hugo saria (zientzia fikzioko sari inportante bat) hiru aldiz jarraian irabazi duen lehen idazlea izan da (2016, 2017 eta 2018) trilogia bereko bere hiru eleberrirekin.