Nabarreriako Gerra | |||
---|---|---|---|
San Zernin eliza, burgoko parrokia. | |||
Data | 1276 | ||
Lekua | Nabarreria | ||
Emaitza | Nafarroa frantziar koroapean gelditu zen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Nabarreriako Gerra Nafarroako Erresumako gerra zibila izan zen, zenbait alderdiren arteko tirabirak zirela kausa gertatutakoa. Henrike I.a hiltzean oinordeko alaba txiki bat baino utzi ez zuela hasi ziren liskarrak azaleratzen. Aldameneko erresumek eskua sartu nahi izan zuten, Nafarroan norberaren aldeko eta kontrakoen arteko desadostasunak zabalduz. Azkenean, Iruñeko burguen arteko liskar zaharrek piztuta, matxinada eta Frantziako armadaren interbentzioa gertatu ziren. Ondorioz, Nabarreria guztiz suntsiturik gelditu zen.