Nafar erromantzea | |
---|---|
Romance navarro | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Nafarroako Erresuma |
Ofizialtasuna | Nafarroako Erresuma |
Eskualdea | Nafarroako hego eta ekialdea. |
Araugilea | Arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak | |
Hizkuntza kodeak |
Nafar erromantzea Nafarroa Garaiko hego eta ekialdean mintzatzen zen nafar-aragoieraren aldaera edo dialektoa izan zen.[1] Izatez, ez zen muga argirik nafar, errioxar eta aragoiar erromantzeen artean. Hala ere, bakoitzak bere historia linguistiko bereizia du, eskualde bakoitzak bere historia politiko bereizia duelako. Idazteko era ezberdinak ere bazituzten.