Nafarroa Oinez | |
---|---|
![]() | |
Tokia | ![]() |
Antolatzailea | Ospatzen den lekuko ikastola Nafarroako Ikastolen Elkartea |
Mota | Ibilbide txangoa |
Esanahia | Euskararazko hezkuntzaren aldekoa |
Hasiera | 1981eko ekainaren 21a, Altsasu |
Data | |
Data | Urriaren erdialdera |
Betetzea | Urtero |
Webgunea | http://www.nafarroaoinez.eus/ |
Nafarroa Oinez, Nafarroa Garaiko ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da, euskara bultzatzeko eta horrelako ikastetxeak sortu edo mantentzeko asmoarekin. Nafarroako Ikastolen Elkartea da antolatzailea. Nafarroa Garaiko D ereduko ikastetxe publikoek (Euskararen Foru Legean zehaztutako zonalde euskaldunean eta mistoan baizik ezin dira ezarri) urtero beste jai bat antolatzen dute, Sortzen izenekoa.
Ekimena 1981ean agertu zen, Nafarroa Garaiko ikastolen alegalitateak eta haien jarduera arautua aurrera eramateko diru laguntzarik ezak eraginda, Kilometroak ospakizunean egiten zena imitatuz. Denborarekin euskararen aldeko ekimen jendetsua bilakatu da; beste hainbat jarduera egiteaz gainera, urtero 100.000 pertsona inguru biltzen ditu aurretik finkatutako ibilbide batean, zeinetan hainbat jarduera eta ikuskizun gauzatzen diren.