Nafarroako Gorteen ereserkia | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa |
Beste izendapenak | Nafarroako ereserkia Nafarroako Erresumaren ereserkia Erresumako ereserkia Himno de las Cortes Marcha para la entrada del Reyno |
Jatorria | Iruñeko katedraleko klaustroan Gorteak igarotzean jotzen zen pasaklaustro barrokoa |
Hitzak | Euskaraz: Jose Maria Azpiroz Gaztelaniaz: Manuel Iribarren, 1971[1] |
Musika | Ezezaguna |
Onarpen data | 1985 |
Multimedia | "Nafarroako Gorteen ereserkia" ereserkiaren bideoa ikusi eta entzuteko sakatu hemen (Joseba Tapiaren bertsioa) |
Gorteen Ereserkia Nafarroako Foru Erkidegoko ereserki ofiziala da Nafarroako Sinboloei buruzko 24/2003 Foru Legearen arabera (2003ko apirilaren 4koa).[2]
Ereserkiaren jatorrizko doinua, "Erresumako Gortearen Sartzerako Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa da, Iruñeko katedraleko klaustroan jotzen zen Nafarroako Gorteetako kideak batzarretara zihoazenean.
Martxa hori XIX. mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan, eta Nafarroaren ereserkitzat nahiz eta 1985era arte ez zen ofizialki aitortu, Foru Lege hura onartu zen arte.
Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuen 1993an eta Manuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkion, Jose Maria Azpirozek euskaraturik.[1]