Nafta petrolioaren destilazioan 30-200 °C bitartean lortzen den hidrokarburo-nahaste likidoa, lurrunkorra eta kolorgea da. Naftak astunak edo arinak izan daitezke[1].
Nafta (erregaia) | |
---|---|
Konposizioa | hidrokarburo |
Ezaugarriak | |
Irakite-puntua | 220 ℃ (760 Torr) 160 ℃ (760 Torr) |
Lurrun-presioa | 5 mmHg (20 ℃) |
Arriskuak | |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 400 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Flash-puntua | 43 ℃ (gehienez, Pensky–Martens closed-cup test (en) ![]() 38 ℃ (gutxienez, Pensky–Martens closed-cup test (en) ![]() |
IDLH | 4.500 mg/m³ |
Eragin dezake | naphtha exposure (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 8030-30-6 |
RTECS zenbakia | DE3030000 |
ZVG | 35130 |
DSSTox zenbakia | DE3030000 |
EC zenbakia | 232-443-2 |
ECHA | 100.029.489 |
UNII | O3L624621X |
Nafta arina 30 C eta 90 C artean irakiten duen frakzioa da, eta 5–6 karbono-atomo dituzten molekulez osatuta dago. Nafta astunak 90 C eta 200 C artean irakiten du, eta 6-12 karbono-atomo dituzten molekulez osatuta dago.
Astuna gehienbat gasolinaren fabrikazioan erabiltzen da. Arinak, berriz, disolbatzaile gisa, amoniakoa eta metanolaren sintesian eta industria petrokimikoan erreaktibo gisa[1]. Naftak 42 MJ/kg inguruko berotze-ahalmena du.