Nahaste errazemikoa edo errazematoa da bi enantiomeroen kantitate berdinarekin egindako nahastea, argi polarizatuaren planoa desbideratzen ez duena nahiz eta banakako estereoisomeroak optikoki aktiboak izan, hots, nahastea optikoki geldoa da[1].
Nahaste errazemikoak izendatzeko hainbat aurrizki usatzen dira: (±)-, dl-, rac- edo racem- eta RS/SR. Adibidez, (±)-2-klorobutanoa, rac-2-klorobutanoa eta (RS)-2-klorobutanoa edo (SR)-2-klorobutanoa