Nam June Paik (Hangul: 백남준; Hanja: 白南準; RR: Baek Namjun; Seul, 1932ko uztailaren 20a - Miami, 2006ko urtarrilaren 29a) korear-estatubatuar artista izan zen. Koreako japoniar okupazioan jaio zen. Koreako Gerran bere familiarekin Hong Kongera eta Japoniara ihes egin zuen. Estetikan graduatu zen Tokioko Unibertsitatean eta Arnold Schönberg konpositoreari buruzko tesia idatzi zuen. Gero Alemaniara joan zen musikaren historia ikastera eta han ezagutu zituen Karlheinz Stockhausen eta John Cage konpositoreak eta Sharon Grace, Georges Maciunas, Wolf Vostell eta Joseph Beuys artistak. 1962tik Fluxus arte esperimentaleko mugimenduko kide izan zen. 1964an Estatu Batuetara joan zen eta han jarraitu zuen bere ekoizpen artistikoarekin. 1979tik 1996ra Kunstakademie Düsseldorfen irakaslea izan zen. Bideoartearen sortzailetzat jotzen da eta performance artearen eta bideo-instalazioen aitzindaria ere izan zen.