Namche Bazaar

Namche Bazaar
giza kokalekua
Namche Bazaar herrixkaren aire ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Nepal
GuneaSagarmatha Gunea
Izen ofizialaनाम्चे बजार
Posta kodea56002
Geografia
Koordenatuak27°48′16″N 86°42′36″E / 27.8044°N 86.71°E / 27.8044; 86.71
Map
Altuera3.440 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia038
Ordu eremuaUTC+05:45

Namche Bazaar (nepaleraz: नाम्चे बजार), Nepalgo Sagarmatha Gunean dagoen herrixka garaia da. 1991eko zentsuak 1.647ko biztanleria adierazi bazuen ere 800 bat pertsona bizi dira bertan urte osoan. Sagarmatha Parke Nazionalaren sarrera dago bertan, eta aldi berean Everest mendira hego lepotik igotzeko ezinbesteko geldiunea da, baita Lhotsera igotzeko ere.

Aklimatatzeko ibilbide egokia da Namche Bazaarretik Everest View Hotelera igotzea, 3.800 metrotako garaieran baitago Everesten ikuspegi itzela erakusten duen hotel berezi hau. Oxigenoz hornituriko gelak baditu ere turista asko gaixotu egin izan dira. Larunbatetan merkatua egiten da herrian eta tibetar merkatari ugari etortzen dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne