Namtar | |
---|---|
Sumertar erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | death deity (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Enlil |
Ama | Erexkigal |
Ezkontidea(k) | Hušbišag |
Namtar (Namtarum edo Namtaru; sumerreraz: 𒉆𒋻) Mesopotamiako mitologian jainko beldurgarria zen. Azpimunduko Erexkigal eta Nergal jainkoen mezularia, gaixotasunak, parasitoak eta kiratsak zabaltzen zituen. Esaten zen arabera munduan gizakiari eraso egiteko eta deabruen itxura hartuta, hirurogei gaixotasun desberdin zabaldu zituen. Egiten zitzaizkien eskaintzak hauei aurre egiteko ziren. Denboraz, Babilonian eta Akkad inperioan patuaren espiritua bihurtu zen.[1]