Napalm

Napalm bonbardaketa Viet Minhen aurka, Indotxinako Gerra (1953).

Napalm petrolioaren gai eratorriez (gasolina maizenik) eta nahastura loditzen duen bestelako gaiez (aluminio gatza edo poliesterra esate baterako) osaturiko nahastura solidoa gel bihurtua da. Izena azido nafteniko eta palmitikotik dator. Harvard Unibertsitatean prestatu zuten 1942an Louis F. Fieser eta bere laguntzaileek. Bonbetan eta su-jaurtigailuetan erabiltzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne