Naqsh-e Rostam | |
---|---|
نقش رستم | |
Marvdasht complex | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Probintzia | Fars |
Irango eskualdea | Marvdasht County |
Koordenatuak | 29°59′20″N 52°52′29″E / 29.9889°N 52.8747°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | hilobia monumentua |
Ondarea | |
Naqsh-e Rostam edo Nakhi-Rustam edo Naqs-i-Rustam (persieraz: نقش رستم, ˌnæɣʃeɾosˈtæm ahoskatua; euskaraz: «Rostamen horma-irudia»), Persepolistik hiru kilometro ipar-mendebaldera dagoen gune arkeologiko bat da, Irango Fars probintzian. Kokagune hau Næqš-e Rostæm ("Rostamen erretratua") deitua da, persiarrek, hilobien azpiko sasandar behe-erliebeek Rostam izeneko persiar heroi mitologikoa irudikatzen zutela uste zutelako.
Haitzuloan eginiko gurutze formako eta lau errege hilobi behe-erliebedun dituen horma harritsu bat da. Hauetako bat, dituen inskripzioei kasu eginez gero, Dario I.a persiar erregearena izango litzateke. Dario I.aren hilobiaren ondoan aurkitzen diren gainontzeko hiru hilobiak, Xerxes I.a, Artaxerxes I.a eta Dario II.arenak izango lirateke, baina ez daramate zehaztasunez identifikatuko lituzketen inongo inskripziorik. Persepolis atzeko mendian, beste antzerako bi hilobi daude, beharbada, Artaxerxes II.a eta Artaxerxes III.aren hilobiak izango liratekeenak, amaitu gabeko hilobi bat bezala, Arsesena izango litzatekeena, edo, ziurrago, Persiar Inperioko azkeneko enperadore izan zen Dario III.arena, Alexandro Handiak Pertsiako tronutik bota zuena.
Darioren hilobia, akemenidar garaiko persiar artean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat da. Haitzean zulatutako hilobi bat da, Egiptoko hipogeoak bezala. Beste eredua, Pasargadan dagoen Ziro II.aren hilobia izango litzateke.
Naqsh-e Rostameko haitzean, zazpi behe-erliebe handi ere badaude, hilobien azpian, sasandar erregeek eraikitzea agindu zituzten eskulturak.
Haitzaren parean, Ka'ba-i-Zartosht dago, zoroastroar monumentu bat. Tokiaren muturrean, bi suaren aldare txiki daude.