Narako setioa | |||
---|---|---|---|
Genpei Gerrak | |||
Tōdai-ji, guduan suntsitua | |||
Data | 1180 | ||
Lekua | Nara | ||
Koordenatuak | 34°41′N 135°48′E / 34.68°N 135.8°E | ||
Emaitza | Taira klanaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Narako setioa, Genpei Gerratako bigarren gudua izan zen, Ujiko guduaren ondoren, non Taira klanak, Minamoto klanaren aliatuei eraso zien.
Minamoto klanaren matxinadaren exekutatzaile nagusiak hiltzean, Taira Klana. Mii-dera suntsitzen eta honi su ematen zentratu zen, Minamoto klanari laguntzeagatik, eta erasoa Nara hiriraino luzatzea erabaki zuten, non Tairatarren aurkako indarrak bilduko ziren. Taira no Kiyomoriren semeak ziren Taira no Tomomori eta Taira no Shigehirak, hiriaren setioa prestatuko zuten. Hala ere, Narako soheiek, defendatzea erabaki zuten, eta barrikadak eta inprobisatutako defentsak jarri zituzten hirian, arma bezala, arkuak, geziak eta naginatak erabiliz. Taira klana, zaldi gainean joan zen, eta abantaila estrategikoa zuten, eta Kōfuku-ji eta Tōdai-ji tenplu budistak erre zituzten, azken honen Daibutsuaren suntsipena nabarmenduz. Apenas Enryaku-jik kanporatu ahal izan zuen erasoa eta kalterik gabe mantendu ahal izan zen. Suteak, hiriaren zati handi bat suntsitu zuen, eta 3500 pertsona hildako utzi zituen, zibil eta monjeen artean.
Aurrekoa Ujiko gudua |
Genpei Gerratako gudua 1180 |
Ondorengoa Ishibashiyamako gudua |