Nasdaq

Nasdaq
Datuak
MotaBurtsa eta erakundea
Jarduera sektoreafinantza-zerbitzua
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Suedia
Agintea
Zuzendari exekutiboaAdena Friedman
KudeatzaileaNasdaq, Inc.
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaBurtsa
JabeaNasdaq, Inc.
Ekonomia
Burtsa-kapitalizazioa17.250.000.000.000 $ (2020ko urriaren 16a)
Historia
Sorrera1971ko otsailaren 4a
webgune ofiziala
Facebook: NASDAQ Twitter: NASDAQ Edit the value on Wikidata

NASDAQ (National Association of Securities Dealers Automated Quotation) Manhattan-en, New Yorken, dagoen burtsa estatubatuarra da. Estatu Batuetan akzioen negoziazioan eta bolumen kantitate gehien duen burtsa erakundea da, eta merkatu kapitalizazioan bigarren postua du, New Yorkeko Burtsaren atzetik.

Enpresa teknologiko eta elektronikoez osatzeagatik nabarmentzen da, hala nola, informatika, telekomunikazio eta sektore horretako beste hainbatetakoak. Bere indize garrantzitsuenak NASDAQ 100 eta NASDAQ Composite dira.

Munduko burtsa handienetako eta ezagunenetako bat da, berrikuntza eta goi teknologia neurtzen duen indizea delako. 1971. urtean sortu zen, munduko lehen burtsa elektronikoa izateko ideiarekin. Honekin baloreen negoziazioa irauli zen, sistema eraginkor eta automatiko bat sortuz.[1]

Indize honek munduko teknologia enpresa garrantzitsuenetako askorentzako oinarria izan da, Apple edo Microsoft besteak beste.

Bere bulego nagusia New York hirian dago, eta Adena Friedman da egungo zuzendari nagusia.[2]

  1. «¿Qué es el Nasdaq? | Estrategias de Inversión» www.estrategiasdeinversion.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  2. (Ingelesez) «U.S. & Americas Stock Indexes» WSJ (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne