Natura 2000 Europar Batasuneko sare ekologiko bat da, Batasuneko garrantzizko lekuek eta babes bereziko eremuek osatua. Gune koherenteen sare hau, Batasuneko estatu guztientzako Europako Batzordearen naturaren kontserbazio politikan oinarritzen da, habitat naturalaren eta fauna eta flora basatiaren kontserbazioari buruzko 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentarauari jarraituz (Habitaten Zuzentaraua izenez ezagunagoa). Helburutzat du habitat natural motak eta dagozkien espezieen habitatak euren hedapen naturaleko eremuan kontserbazio egoera onean mantentzea edo berrezartzea bermatzea da. Horretarako, garapen sostengagarria sustatu nahi da, gunea hurrengo belaunaldiei bermatzeko asmoz.