Nazioarteko Espazio Estazioa | |
---|---|
Historia | |
Aurrekoa | المحطه الفضائيه الروسيه (en) |
Espazio jaurtiketa | 1998ko azaroaren 20a |
Kudeatzailea | NASA, Errusiako Espazio Agentzia Federala, Europako Espazio Agentzia, Japoniako Espazio Agentzia eta Kanadako Espazio Agentzia |
Kokapena | |
Kokapena | orbita geozentriko |
Koordenatuak | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 66,4 () m Integrated Truss Structure: 94,5 () m |
Masa | 419.725 kg |
Edukiera | 7 |
Osagaiak | International Docking Adapter (en) (1a) space station module (en) orbital replacement unit (en) International Standard Payload Rack (en) orbit of the International Space Station (en) |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Alpha, Station |
Nazioarteko Espazio Estazioa (ingelesez: International Space Station edo ISS) bost espazio agentziaren proiektua da: NASA (Estatu Batuak), RKA (Errusia), JAXA (Japonia), CSA (Kanada) eta ESA (Europa) agentziena, alegia. Brasilgo espazio agentziak ere parte hartzen du, NASArekin duen kontratu baten bidez. Italiako espazio agentziak ere hainbat lanetarako kontratuak eginda ditu, nahiz eta Italia ESAren barnean dagoen herrialdeetako bat izan.
Nazioarteko Espazio Estazioa Lurraren inguruan dabil orbitan, Lurretik 360km-ko garaieran, eta 92 minuturik behin Lurrari itzuli bat ematen dio. 2007ko abuztuaren 14an bere 50000. itzulia bete zuen.
ISSren horniduraz, bai errusiar Soiuz eta Progress espazio-ontziak eta baita estatubatuar espazio-ontziak (Endeavour, Discovery eta Atlantis) ere arduratzen dira. 2000ko azaroaren 2tik, hau da, lehenengo tripulazioa sartu zenetik, beti egon da tripulazio batekin barnean. Thomas Reiter astronauta hara joan arte, handik pasatutako astronauta guztiak, estatubatuarrak edo errusiarrak ziren. Nazioarteko Espazio Estaziotik 14 herrialdeetako astronautak pasa dira. Astronautez gain, Nazioarteko Espazio Estaziora joan ziren lehenengo bost espazio turistak ere.