Neil Patrick Harris | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Albuquerque, 1973ko ekainaren 15a (51 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Harlem East Hampton |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | David Burtka (2014ko iraila - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | La Cueva High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, musikaria, autobiografialaria, bikoizlea, abeslaria, antzerki aktorea, magialaria, dantzaria, aktorea, ahots-aktorea, antzerki zuzendaria, telebista aurkezlea, zinema ekoizlea, gidoilaria, telebista-ekoizlea, komediantea, ilusionista eta oroitzapen-idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Writers Guild of America, East (en) |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Neil Patrick Harris (Albuquerque, Mexiko Berria, 1973ko ekainaren 15a estatubatuar aktore, abeslari, mago, umorista eta zuzendaria da. Bere lan garrantzitsuenen artean aktore nagusiaren papera Doogie Howser, M.D., Barney Stinson-en papera How I Met Your Mother telesailean, bere buruari buruzko eleberria Harold & Kumar trilogian eta protagonistaren papera Joss Whedon idatzitako Dr. Horrible's Sing-Along Blog web musikal telesailean.
Neilek famatuen munduan parte hartze handia izan du. 2009. urtetik non Tony sarien 63. edizioko aurkezlea izan zen, 2015ean Oscar sarien aurkezlea izan zen arte, sari banaketa askotan protagonismo handia izan du. Hala nola, Emmy Primetime sarien 61. edizioaren aurkezlea, 2010ean Akademiako Sari banaketako 82. edizioan antzezpen sorpresa bat egin, eta horrelako sorpresak urtero eskaintzen dizkigun Harrisek. Sari banaketa edizio hauetan aurkezle lanetan ibiltzeaz gain, Neilek zeinbat sari irabazi izan ditu, adibidez People's Choice sarietan komediazko aktore onenaren saria irabazi zuen. Horretaz gain, 2010ean Time aldizkariak argitaratutako eragin handiagoko 100 pertsonen zerrendan agertu zen, eta 2011n Hollywoodeko ospearen ibilbidean 587. izarra jaso du.