Neoprenoa edo polikloroprenoa kautxu sintetikoen familia bat da, kloroprenoaren polimerizazioaz sintetizatutakoa. Neoprenoak egonkortasun kimiko ona du eta malgutasuna mantentzen du tenperatura-tarte zabal batean[1]. Neoprenoa kautxu solido gisa edo latex gisa saltzen da. Askotariko aplikazio komertzialetan erabiltzen da, hala nola mahuka eramangarrietan, aparatu ortopedikoetan, isolamendu elektrikoetan, eskularru medikoetan, elastomerozko mintzetan edo eta automozioko haizagailu-uhaletan.
Neopreno | |
---|---|
![]() | |
Mota | synthetic rubber (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9010-98-4 |
Gmelin | 53724 |
ZVG | 11720 |
EC zenbakia | 618-463-8 |
ECHA | 100.127.980 |
MeSH | D009387 |
KEGG | C19502 |
Bestalde, uretako jardueretarako babes-jantziak egiteko material oso erabilia da neoprenoa eta kaleko hizkeran jantzi horiek izendatzeko termino generiko bilakatu da[2].
“Honek poltsa ireki, neoprenoa eta ur-betaurrekoak belardian utzi eta baselina-ontzitxo bati heldu dio.”