Neprilisina

MME
Egitura erabilgarria
PDBOrtologoaren bilaketa: PDBe RCSB
Identifikatzaileak
AliasakMME (HUGO), CALLA, CD10, NEP, SFE, membrane metallo-endopeptidase, membrane metalloendopeptidase, CMT2T, SCA43
Kanpoko IDakOMIM: 120520   MGI: 97004   HomoloGene: 5275   GeneCards: MME   OMA: MME - orthologs
Genetikoki lotutako gaixotasunak
cerebellar ataxia type 43 Itzul dezakezu, Roussy–Lévy syndrome Itzul dezakezu [1]
Wikidata
Ikusi/Editatu giza geneaIkusi/Editatu saguaren genea

Neprilisina, mintz metaloendopeptidasa (MME), endopeptidasa neutroa (NEP), CD10 edo leuzemia akutu linfoblastikoko antigeno arrunta (Common acute lymphoblastic leukemia-associated, CALLA ingelesez), gizakiengan MME geneak kodetzen duen entzima da.

Neprilisina zink menpeko metaloproteasa bat da, hondar hidrofobikoen amino-aldeko peptidoak mozten dituena, eta zenbait hormona peptidiko inaktibatzen dituena. Besteak beste, glukagona, entzefalinak, P substantzia, neurotensina, oxitozina eta bradikinina.[6] Gainera, β-amiloide plakak degradatzen du, zeinaren tolestura eta aregazio anormala ehun neuralean, Alzheimerraren garapenerako faktore garrantzitsulez eman da. Mintz-proteina gisa sintetizatuta, neprilisina ektodomeinua zelulaz kanpoko gunean askatzen da Golgi aparatutik zelularen azalera garraiatu ondoren.[7]

Neprilisina ehun ugaritan adierazten da; bereziki ugaria da giltzurrunetan. Leuzemia linfozitikoko antigeno arrunt bat ere bada, giza leuzemia linfozitiko akutuaren diagnostikoan (ALL) zelulen gainazaleko markatzaile garrantzitsua dena. Proteina hau Pre-B fenotipikodun zelula leukemikoetan dago, ALL kasuen %85ean.[6]

CD10 adierazten duten arbaso hematopoietikoak “arbaso linfatiko arruntzat” hartzen dira, eta horrek esan nahi du T, B edo Natural Killer zeluletan diferentziatu daitezkeela.[8] CD10, diagnostiko hematologikoan erabiltzen da,[9] B, pro-B eta pre-B linfozito goiztiarrek eta gongoil linfatikoen gune germinalek adierazten baitute. Positibo ematen duten gaixotasun hematologikoen artean hauek daude: ALL, T zelula angioimmunibliastiko linfoma, Brukitt linfoma, leuzemia melogemo kronikoa eztanda krisian (%90a), B-zelula handien linfoma zabala, zentro folikularreko zelulak (%70a), zelula iletsuen linfoma (%10a) eta mieloma batzuk. Aldiz, negatiboa izaten da leuzemia mieloide akutuan, leuzemia linfozitiko kronikoak, mantu zelulen linfoman, eta alde distaleko linfoman.

CD10 hurrengo zelula hauetan aurki genezake: pre-B linfozitoetatik eratorriak diren eta T zelulak ez diren ALL zeluletan, eta Hodgkin linfoma ez den gune germinaleko linfometan. Hala nola, Burkitt linfoma zein linfoma folikularrean. Bestalde, ez dugu B linfozito helduetatik eratorriak diren leuzemia zeluletan edo linfoman aurkituko.

  1. Genetikoki lotutako gaixotasunak MMEikusi/editatu erreferentziak Wikidatan. .
  2. a b c GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000196549 - Ensembl, May 2017
  3. a b c GRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000027820Ensembl, May 2017
  4. Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
  5. Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
  6. a b (Ingelesez) «MME membrane metalloendopeptidase [Homo sapiens (human) - Gene - NCBI»] www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  7. (Ingelesez) Iwata, Nobuhisa; Higuchi, Makoto; Saido, Takaomi C.. (2005-11-01). «Metabolism of amyloid-β peptide and Alzheimer's disease» Pharmacology & Therapeutics 108 (2): 129–148.  doi:10.1016/j.pharmthera.2005.03.010. ISSN 0163-7258. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  8. Galy, Anne; Travis, Marilyn; Cen, Dazhi; Chen, Benjamin. (1995-10). «Human T, B, natural killer, and dendritic cells arise from a common bone marrow progenitor cell subset» Immunity 3 (4): 459–473.  doi:10.1016/1074-7613(95)90175-2. ISSN 1074-7613. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  9. «CD10» www.pathologyoutlines.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne