Nerbio terapia

Nerbio Terapia gaixoa nerbio-sistemaren bidez tratatzea da, begetatiboaren bidez batez ere. Zehatzago, neurobegetatiboaren tonuan eragitean gaixotasuna piztu edo katalizatzen duten narritadurak indargabetzea du xede.

Horretarako, anestesiko lokalak erabiltzen ditu, prokaina gehienbat, oso diluituak eta oso kantitate txikian, azalean, nerbio gongoiletan, nerbio periferikoetan eta beste hainbat puntutan injektatuta, nerbio-sistema kaltetua edo narritatua izan den puntuetan, hain zuzen.

Nerbio Terapia sistema mediko konplexu bat da, izaera osokoa eta sintetikokoa, eta bere helburua ez da gaixotasuna tratatzea gaixoa baizik, haren osotasunean, gorputzaren, gogoaren, emozioaren eta ingurunearen arteko interakzioak ondorioak baititu organismoaren prozesu fisiologikoen eta erigarrien sorreran eta bilakaeran. Prozesu horietan nerbio-sistemak esku hartzen du, sare moduan aritzean, bai norbanakoaren informazioa osatzen, bateratzen eta kudeatzen, eta baita haren egokitze-erantzunean ere. Horregatik, estimulu batek organismoa narritatzen duenean, haren osotasunean eragiten dio, baita narritaduraren hasierako puntutik urrunduta dauden prozesu patologikoak sortzen ere.

Nerbio Terapia erabiltzen denean, gaixoaren bizi-historiako askotariko alderdien azterketa zehatz batetik abiatuta, organismo osoaren egokitze-erantzuna bilatuko da, anestesiko lokalen bidez. Horrela, nerbio-sarean informazio-trukea aldatzen eta bulkada kaltegarriak sortzen dituzten oztopoak indargabetzean, organismoari itzuli egiten zaio berez sendatzeko (osatzeko) duen gaitasuna, bere erregulazio mekanismoak sustatuz eta bizi-indarra suspertuz. Beraz, terapia erregulatzaileen partaide da Nerbio Terapia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne