Nerbio bago | |
---|---|
Nerbio glosofaringeo, nerbio bago eta nerbio osagarria goiko aldearen irudia Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nervus vagus |
MeSH | A08.800.050.600.825, A08.800.800.060.920 eta A08.800.800.120.900 A08.800.050.050.925, A08.800.050.600.825, A08.800.800.060.920 eta A08.800.800.120.900 |
TA | A14.2.01.153 |
FMA | 5731 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbio bagoa edo nerbio pneumogastrikoa lat. nervus vagus, hamabi nerbio kranialetako hamargarren bikotea da. Entzefalo enborraren erraboil mailan oliba atzeko ildotik ateratzen da eta faringea, hestegorria, laringea, bronkioak, bihotza, urdaila, hesteak (zeharkako kolonaren lehenengo bi herenak arte), barea, pankrea eta gibela... hots, goiko arteria mesenterikoak odoleztatzen duen maila arteko erraiak inerbatzen ditu. Nerbio-sistema autonomoko nerbio garrantzitsua da. Gorputzean aurkitzen den nerbiorik luzeena da.