Neurokirurgia buruaren gaixotasunen tratamendu kirurgikoaz arduratzen den espezialitate kirurgikoa da.
Neurologia eta Neurofisiologiarekin oso lotuta daude neurozirujauak eta askotan elkarlanean ibiltzen dira.
Neurokirurgia prozedura kirurgikoak behar dituzten nerbio-sistemaren gaixotasunen azterketa, diagnostiko eta tratamenduaz arduratzen den zientzia da. Neurokirurgiak gehien tratatzen dituen lesioen artean tumore-patologia, garun-hodietako patologia, orno-patologia, muin-patologia, traumatismo garezur-entzefalikoak, orno-traumatismoak eta hernia diskalak ditugu.