Neutraltasun (filosofia)

Filosofian, neutraltasuna gatazka batean (fisikoa edo ideologikoa) alde bat ez hartzeko joera da, baina ez du esan nahi alderdi neutralek ez dutenez berez alde bat edo ez direnak eurek aldeetako bat. Erabilera arruntean, neutraltasuna eta inpartzialtasuna sinonimotzat hartzen dira. Hala ere, partzialtasuna edo alborapena alde baten mesede aritzea da, alborapen horren gainean jarduteko joera baino.

Neutraltasuna eta apatia, ezezagutza, axolagabekeria, bikoizpentsaera, berdinzaletasuna, adostasuna eta objektibotasuna kontzeptu desberdinak dira[1]. Apatia eta axolagabekeria, biak daude subjektuarekiko arreta ezarekin lotuta, neutraltasuna duen pertsona batek subjektuarekiko sentimenduak izan ditzakeen bitartean, nahiz eta erabaki ez dituela sentimendu horiek aplikatuko. Neutrala den pertsona batek ezagutza oso handia izan dezake subjektuari buruz, eta ez da, beraz, ezezagutzaren berdina. Neutrala den pertsonak alborapenak izan ditzakeenez, saiatuko da ez izaten bikoizpentsaera (bi aldeak dira zuzena), berdinzaletasuna (bi aldeak dira berdinak) edo adostasuna (erabaki kolektiboen forma bat, non soluzio bat bilatu behar den guztien iritzia barneratzeko, norberarena barne). Objektibotasunak eskatzen du posiziorik arrazoitsuenarekin lerrokatzea (nahiz eta ez den hori kazetaritzako objektibotasunaren esanahia); arrazoitsuena zer den aldeen oinarri komunen arabera epaitu behar da, hala nola logikaren bidez (elkarneurgaiztasunaren arazoari iskin eginez). Neutraltasuna eta objektibotasun zientifikoa ere ez dira gauza berbera[2].

Neutraltasunak eskatzen du tolerantzia, beste norbaiten perspektiba desatsegina, ulergaitza edo oso bestelakoa izanda ere. Moderazioan eta bitartekaritzan, neutraltasuaren helburua izaten da eztabaida erraztea, norberaren alborapenak albo batera utzita, prozesuari garrantzi gehiago emanez amaierako emaitzari baino. Eztabaida batean alderdi neutral bat baldin badago, interes gatazkarik gabekoa edo, egotekotan, zeintzuk diren guztiz argiki azalduta izatea espero da[3].

  1. «Viewpoint Neutrality in Funding Decisions - Associated Students of Madison» web.archive.org 2014-03-02 (Noiz kontsultatua: 2025-01-13).
  2. Reiss, Julian; Sprenger, Jan. (2020). Zalta, Edward N. ed. «Scientific Objectivity» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2025-01-13).
  3. «What is neutral party? definition and meaning - BusinessDictionary.com» web.archive.org 2020-09-25 (Noiz kontsultatua: 2025-01-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne