Newmarket-on-Fergus Cora Chaitlín | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Galway konderria |
Postakodea | H91 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°45′35″N 8°53′37″W / 52.7597°N 8.8935°W |
Altuera | 20 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 1.542 (2006) |
Bestelako informazioa |
Newmarket-on-Fergus, historikoki Corracatlin izenez ezaguna (irlanderaz Cora Chaitlín), Irlandako Errepublikaren mendebaldean dagoen Clare konderriko udalerri bat da. Konderriko hiriburua den Ennis hiritik 13 kilometro hego-ekialdera dago, Shannon aireportutik 8 kilometro ipar-mendebaldera eta Limerick hiritik 24 kilometro mendebaldera.
Clarecastle, Ennis, Cratloe, Sixmilebridge, Quin eta Shannon udalerriekin muga egiten du. Fergus ibaiaren ertzean kokatzen da, herrigunea Limerick-Ennis ibilbidea burutzen duen N18 errepideak zeharkatzen du, gainera 2007. urtea ezkeroztik M18 autobideak herrigunea sahiestea lortu eta haren kanpoaldeko lursailetatik iragaten da.