Nikolai Dmitrievitx Golitsyn (errusieraz: Никола́й Дми́триевич Голи́цын; Poretxye, 1850eko apirilaren 24aGreg./apirilaren 12aJul. – Leningrad, 1925eko uztailaren 2a) errusiar aristokrata eta politikaria izan zen. Errusiako Inperioko lehen ministroa izan zen 1917ko urtarriletik otsailera.
Moskuko ekualdeko Mozhaisk inguruan jaio zen eta Golitsin etxe nobleko kidea zen. 1871n Aleksandr Lizeo Inperialean lizentziatu ondoren, Barne Ministerioan sartu zen. Arkhangelsk, Toluga eta Tver oblastetako gobernadorea izan zen eta 1903an senatari izendatu zuten. 1907-1908an Gurutze Gorriaren laguntza antolatu zuen gosete bat arintzeko. 1912an, Estatu Kontseiluko kide izendatu zuten, eta, 1915ean, atzerriko gerrako preso errusiarrentzako laguntza antolatu zuen.
1917ko urtarrilean, tsarrak lehen ministro izendatu zuen. Errusia Inperialeko azken lehen ministroa izan zen. Hilabete geroago, Otsaileko iraultza, Dumaren desegitea, gobernuaren dimisioa eta Errepublikaren aldarrikapena gertatu ziren.
Golitsyn atxilotu eta torturatu egin zuten, eta martxoaren 13an askatu zuten. Apirilean atxilotu zuten berriro. Askatu ondoren, Errusian geratzea erabaki zuen, eta zapatak konpontzen eta landareak landatzen jardun zuen.
1925eko otsailean atxilotu ondoren, uztailean exekutatu zuten, erakunde monarkista kontrairaultzaile batean parte hartzea egotzita.