Niobe

Niobe
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Formakharria
Familia
AitaTantalo
AmaTaigete, Dione eta Euryanassa (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Anfion
Seme-alabakAmphion (en) Itzuli, Meliboea (en) Itzuli, Sipylus (en) Itzuli, Amyclas (en) Itzuli, Alphenor (en) Itzuli, Damasichthon (en) Itzuli, Ismenus (en) Itzuli, Tantalus (en) Itzuli, Phaedimus (en) Itzuli, Ilioneus (en) Itzuli, Neaera (en) Itzuli, Amaleus (en) Itzuli, Archenor (en) Itzuli, Archemorus (en) Itzuli, Astycrateia (en) Itzuli, Astynome (en) Itzuli, Astyoche (en) Itzuli, Chias (en) Itzuli, Cleodoxa (en) Itzuli, Klytia (en) Itzuli, Etodaea (en) Itzuli, Eupinytus (en) Itzuli, Phthia (en) Itzuli, Pelopeia (en) Itzuli, Argeus (en) Itzuli, Agenor (en) Itzuli eta Alalcomeneus (en) Itzuli
Anai-arrebakPelope

Greziar mitologian, Niobe[1] (antzinako grezieraz: Νιόβη, Nióbe), Tantaloren alaba bat eta Tebasko errege zen Anfionen emaztea zen. Bere amaren izena, aldatu egiten da egile ezberdinen arabera, Taigete, Dione, Eurianasa, Euritemista Klitia eta Laodize izan daitezkeelarik.

Anfionekin seme-alaba ugari izan zituen, egileen arabera aldatu egiten direnak, eta euretaz oso harro zeudelarik. Niobe, izandako seme-alabez harrotzen zen, Letoz trufa eginez, azken honek bi seme-alaba bakarrik izan zituelako, Apolo eta Artemisa. Iseka hauek hain heldu ziren urrun, Leto ohoratzearen kontra azaldu zela, bera, aldareetara igotzeko duinagoa zela esanez. Mendeku bezala, Apolok, Nioberen seme guztiak hil zituen, eta Artemisak beste hainbeste egin zuen alabekin, Anfion edo Amiklas (Letori otoitz faboragarri bat egin ziona) eta Melibea izan ezik, honek, bere neba-ahizpak hiltzen ikusi zituenean, halako zurbiltasuna hartu zuen, ezen, ordutik aurrera, Kloris deitua izan zela.

Zoritxarreko ama bere seme-alaben gorpuen ondora joan zenean, halako mina sentitu zuen, ezen, malko putzu batean desegina, mugitu ezinik geratu, eta, azkenik, harri bihurtu zela, Zeusi erregutu zion bezala. Zurrunbilo batek Lidiako Sipilo mendira eraman zuen, non malkoak, emakume formako haitzurdin plaka batetik nola isurtzen ziren ikus zitekeen. Beste bertsio batek, Lidiara bere gogoz joan zela dio, eta bere malkoek Akeloo ibaia sortu zutela.

Anfionek, bere seme-alaben hilketa mendekatu nahi izan zuen, eta Delfoseko Apoloren santutegira joan zen, bertako apaizak hiltzeko, baina jainkoak berak hil zuen Anfion, eta, gainera, hau, ekintza honegatik, Tartaroan zigortua izan zen.

Parteniok, beste bertsio bat kontatzen du. Bertsio honen arabera, Niobe, Asaonen alaba eta Filotoren emaztea zela dio. Letori iseka egiteagatik mendeku bezala, Apolo eta Artemisak, Filoto, ehizaldi batean txiki-txiki egina izatea eragin zuten, eta Asaon bere alaba propioaz maitemintzea. Honek, haren nahiei uko eginez, Asaonek, Nioberen seme-alabei su eman zien, baita bere buruari ere, eta Niobek bere buruaz beste egin zuen, bere burua amildegi batetik botata.

Nioberen zoritxarreko seme-alaben gorpuak, aire librean egon ziren bederatzi egunez, Zeus Letoren alde jarri baitzen, eta Tebaseko biztanleak harri bihurtu baitzituen. Hamargarren egunean, jainkoek eurek lurperatu zituzten, honela, arau erlijiosoa betez.

  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne