Nobela erromantiko

Generoan aitzindaria zen Jane Austenen Sense and sensibility eleberriaren XIX. mendeko ilustrazioa.

Nobela erromantikoa, nobela arrosa[1] ere deitua, bi pertsonen arteko harremana eta maitasun erromantikoa ardatz nagusi dituen generoko fikziozko nobela da. Normalean, amaiera emozional gogobetegarria eta baikorra du. Genero hau garatzen lagundu duten egileak Maria Edgeworth, Samuel Richardson, Jane Austen eta Charlotte Brontë dira.

Eleberri erromantikoek hainbat azpigenero biltzen dituzte, hala nola fantasia, erromantze garaikidea, historikoa, fikzio paranormala eta zientzia-fikzioa. Emakumeak izan dira tradizioz nobela erromantikoen irakurle nagusiak, baina Romance Writers of America erakundearen arabera, gizonen % 16k eleberriak irakurtzen dituzte.[2]

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. (Ingelesez) Romance Writers of America. The Romance Genre. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne