Filosofian, nominalismoa pentsaera anitzeko eskola filosofikoa da, unibertsalak eta objektu abstraktuak existitzen direnik ukatzen duena.[1]
Metafisikaren baitan errealismoa tradizio platonikoari lotzen zaio eta ikuspegi horrek baieztatzen du unibertsalak errealitatean existitu egiten direla. Nominalismoa tradizio estoikoari lotzen zaio eta, errelismoaren aurka, nominalismoak defendatzen du unibertsalak errealitatearen ordez ipintzen diren zeinuak besterik ez direla. XI. mende amaieratik aurrera unibertsalen inguruko eztabaida areagotu egin zen eskolastikaren testuinguruan eta aipatzekoak dira Petri Abelardo edo Gilen Ockhamekoa bezalako filosofoak.[2]