Norika[1] (latinez: Noricum) K.a. II. mendean sortutako tribu zelten federazioa izan zen, egungo Austria iparraldea, Alemaniako Bavaria eta Esloveniaren mendebaldea hartzen zituena. Norikoek mugakide zituen tauriskoekin konfederazio bat eratu zuten.
K.a. 16an, Erromatar Inperioko probintzia bilakatu zen, eta, beranduago bitan zatitua: Iparraldean, Noricum ripense eta Noricum mediterraneum hegoaldean. Dominatuaren garaian, Panonia eta Dalmziarekin batera, Illyricum Pannoniako diozesiaren barruan sartu zuten.