Nortonen teorema

Zirkuituen teorian, sare elektrikoetarako Nortonen teoremak, europan Mayer–Norton teorema bezala ezagutzen dena, zera dio, bi terminalekin tentsio iturri, korronte iturri eta erresistentzien edozein konbinazio, elektrikoki I korronte iturri bakar baten eta berarekin paraleloan dagoen R erresistentzia bakar baten baliokide dela. Maiztasun bakar bateko korronte alternoko zirkuituetan ere inpedantzia orokorrera ere aplika daiteke, ez bakarrik erresistentziei. Norton baliokidea maiztasun jakin bateko iturri eta inpedantzia linealen edozein sare adierazteko erabiltzen da. Zirkuitua korronte iturri ideal bat eta inpedantzia ideal bat (edo erresistentzia zirkuitu ez reaktiboetan) paraleloan osatzen dute.

Nortonen teorema Théveninen teoremaren hedapen bat da eta 1926ean bi pertsona ezberdinek lortu zuten aldi berean: Hans Ferdinand Mayer (1895–1980) Hause-Siemenseko ikertzailea eta Edward Lawry Norton (1898–1983) Bell laborategien injenieroa. Bakarrik Mayerrek publikatu zuen bere lana, baina Nortonek ezagutarazi zuen bere lana Bell laborategien barneko txosten tekniko baten bidez.[1]

Edozein kutxa beltza bakarrik tentsio iturriak, korronte iturriak eta beste erresistentziak izanda Norton zirkuitu baliokide batean bihur daiteke, non bakarrik korronte iturri bat eta erresistentzia bat izango dituen.
  1. Norton Biography at ECE/Rice University website

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne