Zientzian eta ingeniaritzan, notazio bidezkozatiak sasi-unitate multzo bat da, dimentsiorik gabeko hainbat kantitateren balio txikiak deskribatzeko, adibidez, frakzio molar edo masa-frakzio. Zatiki horiek, kantitaterako neurriak direnez, neurri-unitate elkarturik ez duten zenbaki hutsak dira. Normalean erabiltzen dira:
ppm (milioiko zatia, 10-6),
ppb (miliarko zatia (edo mila milioiko zatia), ingelesezko parts-per-billion, 10-9),
ppt (bilioiko zatia , ingelesezko parts-per-trillion,10-12) eta
ppq (biliarko zatia (edo mila bilioiko zatia), ingelesezko parts-per-quadrillion, 10-15).