Notre-Dame de Paris

Notre-Dame de Paris
Notre-Dame de Parisen ilustrazioa (Azara Sirgo, 1831)
Datuak
IdazleaVictor Hugo (1831)
Argitaratze-data1831ko urtarrilaren 14a
GeneroaEleberri erromantikoa
Jatorrizko izenburuaNotre-Dame de Paris
HizkuntzaFrantses
ArgitaletxeaAzernashr (en) Itzuli
Herrialdea Frantzia
IlustratzaileaLuc-Olivier Merson

Notre-Dame de Paris Victor Hugok 1831ean idatzitako eleberria, 11 liburukiz osatua. Bertan XV. mendeko Parisen gertatzen den Esmeraldaren (ijitoa) eta Quasimodoren (konkordun gorra) arteko istorioa azaltzen da. Eleberri honen elementu guztiengatik —girotze errenazentista, ezinezko amodioak, pertsonaia baztertuak, amaiera dramatikoa— esaten da obra hau Erromantizismo frantsesaren eredu dela. Istorioaren gehiengoa Parisko Notre-Dame katedralan jazotzen denez, horrela du izenburua.

Victor Hugok, bere emaztearengandik banatu zenean, editore batek eskatua idatzi zuen liburua. 6 hilabete inguru behar izan zituen lana amaitzeko, eta fisikoki oso nekatua utzi zuen lan honek. Baina, esfortzuak merezi izan zuen, liburuak kritika onak jaso zituelako, eta irakurleengan arrakasta handia izan zuelako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne