O.K. Corraleko tiroketa | |
---|---|
Mota | shootout (en) |
Data | 1881eko urriaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Parte-hartzaileak | Virgil Earp Morgan Earp Wyatt Earp Doc Holliday Tom McLaury (en) Frank McLaury (en) Billy Clanton (en) Ike Clanton (en) Billy Claiborne (en) |
Pertsona hilak | 3 |
Pertsona zaurituak | 3 |
O.K. Corraleko tiroketa Ameriketako Estatu Batuetako Arizona estatuko Tombstone udalerrian jazo zen tiroketa bat izan zen. Gertakari hau Mendebalde Urruneko pistolarien arteko liskar mota honetako ospetsuenen artean sailkatu ohi da. Hollywoodeko filma ugaritan agertu izan delarik. Nahiz eta gaur egun O.K. Corral izendapena daraman, berez tiroketa O.K. Corral aurrean dagoen esparru batean gauzatu zen, halere 1957ko filma baten izenburua O.K. Corraleko tiroketa izan zenetik, gertakari hau Ameriketako Estatu Batu nahiz mundu mailan izendapen honekin ezagutu eta deitu ohi da.