Obabakoak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernardo Atxaga |
Sorrera-urtea | 2025 |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Obabakoak |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Erein |
Orrialdeak | 396 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Obabakoak euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin eta literatura unibertsalari egindako milaka keinu intertestual baliatuz. Zenbait kritikarik neorruralismoa deituriko korrontearen barruan kokatu dute.
Bernardo Atxaga asteasuarrak 1988an kaleratu zuen lehen aldiz Erein argitaletxearen bidez. Lan honi esker, hurrengo urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten, gisa horretan, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea izatera iritsi zen.
Liburua ipuin enmarkatuen moduan eginda dago, hau da, ekintza nagusi baten barruan kontatzen dira. Hala ere, guztiak ere independenteak izan arren, beren artean trama orokor bat osatzen dute, eta Obaba fikziozko herri eta erdigunea da lotune horietako bat. Beraz, nobela tankera ere badu liburuak.[1]