Objektu zuzena funtzio sintaktiko bat da, izen-sintagma edo mendeko perpaus batek betetzen duena eta aditz iragankor baten esanahia zehaztea helburu duena, Zer? edo Nor? galderei erantzunez (baina ez Zer gertatu da? edo Nor etorri da? modukoei —bi horien modukoetan galdetzaileak subjektuak direlako—, Zer ikusi du / dio horrek? edo Nor ikusi du horrek? modukoei baizik).
Zenbait hizkuntzak funtzio hori akusatiboaz agertzen dute; aldiz, euskaraz, Nor kasuaz ematen da, esaldi iragangaitzetako subjektua bezala, bereizketa Nor eta Nork subjektuetan egiten baita. Adibidez:
Lehen esaldietako Der Hund eta Canis izen sintagmetako artikulua (Der) eta izena (Canis) nominatiboan daude, subjektuak direlako; bigarren esaldietan, akusatiboan: alemanezko izen horrek forma bera mantentzen duen arren, harekin doan artikulu maskulinoa den bilakatu da akusatiboan; latinez —hizkuntza hartan, ez dago artikulurik, ordea—, Canem izan behar du, objektu zuzena delako. Esan bezala, euskaraz ez da bereizketa hori egiten, bai esaldi iragangaitzeko subjektua, bai objeku zuzena, biak ere Nor kasuan ematen direlako: hori dela eta, kasu guztietan Txakurra hitza erabiltzen baita, Nor eta Nork subjektuak egoteak funtzioa bereizten baitu. Alegia, (Inork) Txakurrak ikusi ditu vs Txakurrak (gauza horiek) ikusi ditu esaldietan, bereizketa hau dago:
![]() |
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |