OHE baten argazki klasikoa, 1952ko uztailaren 31an, New Jerseyn hartuta. (Ameriketako Estatu Batuak)Objektu Hegalari baten argazkia. (Egileak berak aitortzen du ez dela beste munduko ezer).
Objektu Hegalari Ezezaguna,[1] laburturik OHE (1952. urtean Estatu Batuetako Aireko Armadak ezarritako ingelesezkoUFO edo Unidentified Flying Object terminotik) lekuko bakar batek edo batzuek batera ikusitako aireko fenomeno bat da, lekukoek fenomenoaren izaera identifikatu ezin izan dutelarik. Argazkiz, radarrez, bideoz edo bestelako tresna batez jasotako aire seinaleak eta irudiak ere biltzen ditu terminoak. Maiz plater hegalari ere deitu izan zaie, ustez duten itxuragatik. 1940ko hamarkadaren bukaeran hasi ziren halako objektuen berri ematen, eta fikziozko lanetan agerpen zabala dute. Fenomeno hauek ustezko estralurtarren aireontzi eta espazio ontziekin lotu badira ere, gaurdaino zientziaz ezin izan da lotura hori frogatu. Zientzialarien artean adostasun nahiko zabala dago, OHEak ikertzeak ez duela inolako interesik, kultura arloko produktutzat ez bada.[2][3][4][5][6][7][8]
Pertsona askok sinesten dute fenomeno honetan; izan ere, objektu hegalari ezezagunak erakusten dituzten irudi eta bideo ugari daude, eta militarrek OHEei buruzko hainbat dokumentu sekretupean gordeta dituztela uste dute OHEetan sinesten dutenek.
Aldiz, badira eszeptiko ugari ere. Beren jarrera zientziaren funtsezko printzipio batean oinarritzen dute: fenomeno baten existentzia aldarrikatzeko, froga eztabaidaezinak behar dira. Nabarmentzen dutenez, OHEek estralurtarrekin zerikusia dutela erakusten duen froga fidagarririk ez da. Zientzialari gehien-gehienak eszeptikoak dira, OHEak iruzur hutsa direla deritzote.
Objektu Hegalari Ezezagunak ikertzen dituzten pertsonei ufologo deritze.
↑EHUko Egungo Euskararen Hiztegian jasotako terminoa. Ikus hemen
↑(Ingelesez) Sagan, Carl; Page, Thornton, argitaratzaileak (1996) [jatorrian 1972an argitaratua]. UFO's: A Scientific Debate (berrargitaratzea). New York: Barnes & Noble. ISBN 978-0-7607-0196-6. LCCN 72004572. OCLC 35840064.
↑(Ingelesez) Menzel, Donald H.; Taves, Ernest H. (1977). The UFO Enigma: The Definitive Explanation of the UFO Phenomenon. Sarreraren egilea: Fred L. Whipple (lehen argitaraldia). Garden City, New York: Doubleday. ISBN 0-385-03596-9. LCCN 76016255. OCLC 2597609.