Obobibiparotasuna amaren gorputzaren barnean inkubatzen diren mintz iraunkorreko arrautzen bidez egiten den ugalketa-modua da. Erruleetan ez bezala emeak arrautza bere barnean gordetzen du enbrioia guztiz garatua egon arte; orduan, eklosioa, erditu aurretik edo errun ondoren gerta daiteke. Horrela ugaltzen diren animaliak obobibiparoak dira. Animalia obobibiparien artean hainbat suge eta arrain daude.