Odinofagia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | mina Disfagia |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | R13 |
GNS-9 | 787.20 |
DiseasesDB | 17942 |
Odinofagia irensterakoan sortzen den mina da.[1] Minaren intentsitatea arina izan daiteke, eta hain larria, gaixoek ezin dutela beren listua irentsi ere egin. Intentsitatearen arabera, disfagia sor dezake.
Eztarriko mina, oro har, bere narritadura edo hanturaren ondorioz gertatzen da. Arrazoi ohikoena (%80) faringitis akutu birala da, eztarriko infekzio biral bat. Beste arrazoi batzuk beste infekzio batzuk (faringitis estreptokozikoa, adibidez), traumatismoak eta tumoreak dira. Errefluxu gastroesofagikok urdaileko azidoa eztarrira itzultzea eta eztarriko min bihurtzea eragin dezake.[2]
Minerako sendagaiak, hala nola antiinflamatorio ez esteroideoak eta parazetamola, lagungarriak dira mina maneiatzeko.[3][4]