Odonatu

Odonatu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
SuperordenaOdonatoptera
Ordena Odonata
Azpibanaketa

Odonatuak (Odonata) intsektu klasearen barneko ordena bat dira. Euskaraz, besteak beste, sorgin-orratz, burruntzi, txitxiburduntzi eta mariburduntzi deitzen zaie. 5.680 espezie inguru ezagutzen dira mundu osoan,[1] eta horietako 55 bederen bizi dira Euskal Herrian.[2] Denak harrapariak dira, bai larba-sasoian, bai heldu gisa. Larbak ornogabe urtarrez eta ornodun txikiez (arrainkume eta zapaburuez) elikatzen dira; helduek, berriz, hegan dabiltzala harrapatzen dituzten intsektuak jaten dituzte. Gaur egungo odonatuak hiru subordenatan sailkaturik daude: Zygoptera (sorgin-orratzak), Anisoptera (burruntziak) eta Anisozygoptera.[3]

  1. Vincent J. Kalkman, Viola Clausnitzer, Klaas-Douwe B. Dijkstra, Albert G. Orr, Dennis R. Paulson, Jan van Tol (2008). Global diversity of dragonflies (Odonata) in freshwater. Hydrobiologia 595: 351–363, link.springer.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-23).
  2. Mezquita, Iñaki. Clave para la identificación de los Odonatos del País Vasco / Euskal Herriko Odonatuen identifikazioarako gakoa. Sociedad de Ciencias Aranzadi, drive.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).
  3. Altonaga, Kepa. Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta sorginorratzak (I). Elhuyar aldizkaria, 75. zenbakia, 1993ko irailak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-23).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne