Oinezko

Txurruka kalea (Donostia) oinezkoen kalea.

Oinezkoa kale eta bideetan oinez dabilen pertsona da[1]. Batzuetan, testuinguruaren arabera, oinezkoa zaldizkoari edo gidariari kontrajartzen zaio. Oinezkoen abiadura 1 m/s inguru da (hau da, batez beste 3,6 km/h: 2,5-4 km/h bitartean baldintza ertainetan dagoen txangozale batentzat[2] eta 4-5 km/h bitartean hiri-ingurune batean[3]). Lur lauan, 4 km/h-tik behera ibilera arrunta izango da, 4-5 km/h bitartekoa ibilera dinamikoa, 5-6 km/h bitartekoa ibilera lasterra eta 6 km/h-tik gorakoa kirol-ibilera. 2012an, 50 kilometroko errekor atletikoa 3 h 42 izan zen, hau da, 13,5 km/h-ko batez bestekoa.

Zenbait hiritan oinezkoentzako bakarrik diren kale batzuk daude.

Oinezkoak dira ere hiru kasu hauek betetzen dituzten pertsonak:

  • neurri txikiko motorrik gabeko ibilgailuak bultzatzen edo arrastaka eramaten dituzten pertsonak.
  • zikloa edota bi gurpildun ziklomotorra oinez daramatenak.
  • motorrik gabeko zein motordun gurpil-aulkian ibiltzen direnak.
  1. «Oinezko». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-07-31).)
  2. (Frantsesez) François Jourjon. (2012-01-19). Comment estimer votre vitesse moyenne de marche en randonnée ?. .
  3. (Frantsesez) Quelle vitesse pour l' « allure du pas » ?. 2018-01-02.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne