Oklahoma Panhandle | |
---|---|
Mota | salient (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 36°48′N 100°30′W / 36.8°N 100.5°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Oklahoma Panhandle (lehen No Man's Land edota Public Land Strip deitua;[1][2] euskaraz: «Oklahomako zartagin-kirtena») Texasko ipar-mendebaldeko muturrean dagoen eskualdea da, bere barnean hiru konderri- Cimarron, Texas eta Beaver- dituena.
Eskualdeak zartagin baten kirtenaren antzekotasunagatik hartzen du izen hori, beste Panhandle guztiek bezala: Texaskoak, Alaskakoak, Idahokoak eta Floridakoak. Ia 14.730 km²-ko azalera du, estatuko eremuaren %8,28 gutxi gorabehera, eta 2010eko erroldan 28.751 biztanle zituen, hau da, estatuko biztanleriaren %0,77. Iparraldean eta mendebaldean Colorado eta Kansasekin egiten du muga, hegoaldean Texasekin, eta mendebaldean Mexiko Berriarekin.
Hiri nagusia Guymon da, eta Black Mesa (1516 m.) estatuko mendirik altuena bertan dago.