Okzitaniar sukaldaritza Okzitaniako lurretan garatzen den gastronomia da. Mediterranear sukaldaritza delakoaren barruan koka badaiteke ere, Kataluniako edo Italiakoengandik bereizten dituen elementuak ditu; frantses estatuko iparraldeko sukaldaritzarekin desberdintasun nabariak ditu.
Okzitania bera bezain anitza da. Mediterraneo itsasoaren inguruko beste lur batzuetan erabiltzen diren oinarrizko osagai eta zaporeak konpartitzen ditu (okela, arraina, barazkiak, oliba-olioa); ezaugarri berezia perrexila, erromeroa, ezkaia, oreganoa edo albaka bezalako belar aromatikoen erabilera zabala da. Baina Atlantiko aldera ere hurbiltzen da: kaloria gehiago duten gaztak, pateak, esne-gaina, gurina...Kostaldea-barnealdea banaketa ere pertinentea delarik, azkenean azpieremu gastronomikoak egiteko orduan mugaketak gutxi gorabehera okzitanieraren dialektoenarekin bat egiten du.