Olarizu Gasteizko hegoaldean kokaturik dagoen landa-eremu bat da, Adurtza auzoaren hegoaldean. Antzina herrixka bat zen, baina gaur egun ez da inor bizi.
XIX. mendeaz geroztik, erromeria bat ospatzen da Olarizuko Andre Mariaren ohorez irailaren 8aren ondorengo astelehenean.
Olarizuko parkea eta izen bereko mendia Gasteizko Eraztun Berdearen barnean daude. Olarizun bertan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia kokaturik dago.