Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldiak markatzen du, olinpiar zeremonien barruan, Olinpiar Jokoen amaiera. Herrialde bakoitzeko antolakuntza-batzordeari dagokio ekitaldiaren egitaraua egitea, eta aldez aurretik Nazioarteko Olinpiar Batzordeari aurkeztu behar zaio, NOBek onar dezan.
Itxiera ekitaldiaren protokolo-elementuak pixkanaka finkatuz joan ziren aro modernoan 20. mendean zehar.