Greziar mitologian, olinpiar jainko-jainkosak, greziar panteoiko jainkorik nagusienak ziren, Olinpo Greziako mendi garaienaren tontorrean bizi zirenak. Garai ezberdinetan, hamalau jainko onartu ziren olinpiar jainko bezala, baina sekula ez hamabi baino gehiago aldi berean. Hortik dator batzuetan hamabi olinpiarrak izena ematea.
Zeus, Hera, Poseidon, Ares, Hermes, Hefesto, Afrodita, Apolo, Atenea eta Artemisa beti hartu dira olinpiar jainkotzat. Hestia, Demeter, Dioniso eta Hades dira hamabikoa osatzen zuten jainko aldagarriak. Hestiak, bere olinpiar postua utzi zion Dionisori, gizaki hilkorren artean bizi ahal izateko (azkenik, Olinpo mendian, suaren zaintzaile lana eman zitzaion). Persefonek sei hilabete igarotzen zituen behe munduan (negua eraginez), eta Olinpora itzultzea uzten zitzaion, bere ama Demeterrekin egoteko. Eta, Hades, beti, greziar jainko nagusienetako bat izan arren, behe munduan bizitzeak, bere harremana olinpiar jainkoekin oso gorabeheratsu bihurtzen zuen.
Olinpiar jainkoek euren nagusitasuna irabazi zuten jainkoen munduan Zeusek bere anai-arrebak garaipenera eraman ondoren jainkoek Titanen aurka izan zuten gerran. Zeus, Poseidon, Demeter, Hera, Hestia eta Hades anai-arrebak ziren, eta Hera Zeusen emaztea ere bazen. Gainontzeko olinpiar jainkoak Zeusen seme-alabatzat hartzen dira: Ares eta Hefesto Herarekin izan zuen, Artemisa eta Apolo Letorekin, Afrodita Dionerekin, Hermes Maiarekin, Dioniso Semele hilkorrarekin eta Atenea Metisekin. Batzuetan Atenea bera bakarrik Zeusengandik jaio zela esaten da eta, mendeku bezala, Herak berak bakarrik izan zuen Hefesto. Afrodita olinpiar jainkoen artean agertzen ez denean, Kronosek bere aita Uranori barrabilak moztu zizkionean itsasoan (Ponto jainkoa) eragindako bitsetik jaiotakotzat hartzen da.
Aipamena merezi duten gertaerak: